XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begi: betagin, betargi, betarrte, betarro, betaurreko, betazpi, betazain, betazal, beteraztun, beteri, beteritsu, beterre, betertz, betezkel (betexkel) betezpal, betikara, bethikarrtze betilla, betille, betillun, betintza, bethireki (bethirekian), bethirin, betizu (betuxu, betuxo) betondo, betondoko, betokerr, betorrtz, betosko, betoskol betule betulun, bethurusta.

Aragi: aratardi, arategun, aratepalle, arategi, aratuzte.

Ogi: otordu, otorde, otamen, otarra, otarre, otil, otondo.

Zaragi (zagi): zaratazal, zatazal, zatondo.

Zogi (zoi): zotal, zotaro, zotaska, zotaskazulo, zotazal, zoterdi, zotondoko.

Sagu: satandre, satitsu (satitzak, Zabala) satorr, saturdin, satûtsu.

R- (biguna) 1- egiten dala darrayen itz bikoitz oneik darakuse.

Gari: galandi (galaundi) galapari, galarri, galauts, galaza, galazi, galereite, galerne, galeperr galebaki, galebate, galepalla (galepalle) galebakitzalle, galondo, galondarr, galorratz, galots.

Bazkari + ondo = bazkalondo: apari + oste = apaloste: ari + ondo = alondo eri + eztun = eleztun (elaztun).

Aldakuntza oneik zegaitik egin ete-dira? Burd-aga, beg-ule, gar-ondo ta abar abots bigun eta leunak, esan-errezak eta entzungozoak ez diralako izan ete-da? Ezetz dirudit.

Itz orreik, euren lenengo atalaren azken-igidiñak arrtu dauan aldakuntza barik, aldakuntza orrekin baizen bigun, gozo ta eztiak direala deritxat.

Burtaga naiz burdaga, betule naiz begule, galondo naiz garondo abots ogutzerrezak eta belarrietarako ezti-gozoak dira.

Aldatze ori ¿zegaitik egin ete-da, ba?.

Erronkari ta Zubero aldeko itzen batzuetan-edo izan ezik.

-d- euskel-itzen azken-igidiña iñoz be ez da izaten: -g- nik dakidala, iñon bez eta iñoz bez: -r- biguna be guztiz itz gitxitan.

Oarr au gogoan eukiteko da.

Euskaldunak, lenengotan, itz biak osorik, bata-bestearen jarrai esaten ebezala dirudit: burdi-aga, begi-ule, gari- ondo ta abarr; baña gero, erabilliaz eta bizkorrago esatearren, lenengo atalari bere azken gediña kendu eutsen.